Iñigo Cabezafuegok 2013an argitaratutako post baten bidez izan nuen Fogbound taldearen berri estreinakoz. Izan ere, urte horretan Euroyeye jaialdiko Banden Bataila irabazi zuten galiziarrek, bai eta Purple Weekend jaialdiko inaugurazio jardunaldian jo ere —biak ala biak mod joera nabarmeneko Estatuko jaialdiak dira—. 2014an, estreinako singlea argitaratu zuten, Whispering Corridors / Come And See (Sunny Day Records) eta harrezkeroztik, zazpi hazbeteko beste hiru plazaratu dituzte, haietariko bat Mega Purple Sex Toy Kit taldearekin erdibana. Bada, lau singleak eskuratu eta entzun ostean, irrikan nengoen taldearen lehendabiziko iraupen luzeko lana entzuteko, eta, zorionez, urte berriarekin batera iritsi zaigu Coruñakoen grabazio gehienak kaleratu dituen The John Colby Sect zigiluaren bitartez.
Ibilbide luzeko musikarien egitasmoa da Fogbound, makina bat taldetan aritutakoak baitira, batez ere, Fernando Vilaboy (Hammond) eta Pibli (bateria): Elephant Band, Mega Purple Sex Toy Kit, One Of These Days, Doctor Explosion, The Cynics, Peralta, La Ruta...
Galiziarren proposamena 1960ko hamarkadako psikodelia britainiarraren lisergian diluitzen da, freakbeat (beat estiloaren eta psikodeliaren arteko zubia) eta psikodelian erabat murgildutako musikariak baitira. Syd Barretten garaiko Pink Floyd eta Purple Barrier edo The Attack freakbeat estiloko taldeen diskoak galiziarren kutunen artean daude, baina baita Beatlesen pop maisulan Revolver ere. Fabio Mahia gitarra jotzailearen esanetan, «Beatles ez bazaizkizu gustatzen, zerbait falta zaizula uste dut, animaliak gustatuko ez balitzaizkizu bezala. Haien talentua historia osoko iraingarriena da».
Soinu-kaleidoskopio horretatik sortzen da Fogbounden jario koloretsua, zeina aurreneko diskoetan baino hobeto margotu duten LP homonimo honetan. Hala, grabazioan, taldeari dagozkion estiloaren sonoritateak aurkituko dituzue: 60's pop hammond teklatuekin eta fuzz gitarrekin apainduak (Emotional Blackmail); hard gitarrak (Eternal Promise eta Imagine The End); baxu bihurriek bultzatutako ahots-melodia psikodelikoak (Run Off The Groove); Liverpool hiriko laukotearen oihartzunak haizatzen dituzten doinuak (Jane In The Shade)...
Oraintsu gurean izan den Ebbot Lundberg suediarraren The Soundtrack Of Our Lives talde handiaren edo Jacco Gardner pop artisau barrokoaren zaleek biziki gozatuko dute disko honekin, Fogbounden obra basatiagoa den arren. Aurrekoen ezaugarri bertsuak erakutsi izanagatik ere, energia handiagoko kantuak dira, rhythm and blues zaleagoak.
Bada, Cabezafuegok argitaratutako post-laudorio hark nigan piztutako grina areagotu egin dute galiziarrek, aurreneko grabazio laburretan agertutako manera bikainak itzel egokitu baitira LPra, energia handiko tarte trinkoak, atmosfera ukiezinak eta ñabarduna edergarriak tarteko. Diskotzarra.