Bi urtetan Nigerren bertan egindako grabaketek osatzen dute Agrim Agadez bilduma hau. Saheleko gitarra musikaren bilduma baino gehiago da, genero eta estilo anitzekoa; badira kantautore politikoak, baita Hendrixen Hey Joe-ren bertsio haluzinatuaren moduko pieza rockeroak ere. Talde ezezagunak izateak eta Agadez eta inguruetan estudio inprobisatuetan grabatua izanak baliotsuago egiten dute Sahara inguruko gitarrekin liluratuak dabiltzanentzat. Oso interesgarria, benetan, gustura entzutekoa.
↧