MUSIKA. Herenegun zendu zen Busturian (Bizkaia) Asier Martinez Mintegi Pulpo, Porco Bravo rock talde bizkaitarreko gitarra jotzailea, 41 urte zituela. Martinez 2009an sartu zen taldean —2009ko otsailean egin zuen lehenengo kontzertua haiekin—. Porco Bravoko kide gisa, Grooo!! (2011), Porco Bravo (2014) eta La Piara (2015) diskoen grabazioan parte hartu zuen.
↧