ARTEA. Espainiako arte plastikoen hamahiru elkarte nahiz profesionalen erakundek eskatu dute atzera botatzeko Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari izateko izendapena. Gutun bidez egin dute eskaera, eta museoaren patronatura bidali dute. Gainera, eskatu dute zuzendariaren izendapena lehiaketa publiko baten bitartez delibera dezatela.
↧