Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Bluesaren historia bizia

$
0
0
Ez da nolanahikoa John Mayallek (Macclesfield, Ingalaterra, 1933) bluesaren historian betetzen duen lekua. 60ko hamarkadan eztanda egingo zuen estilo baten aitzindaria izan zen Alexis Kornerrekin batera —The Animalsek eta The Rolling Stonesek asko zor zioten—, eta bere bandarik ezagunena, TheBluesbreakers, blues musikari ospetsuen hazitoki bilakatu zuen. Eric Clapton, Peter Green, Mick Taylor eta Jack Brucek jo zuten noizbait taldean.

84 urte betetzear eta 50etik gora disko grabatuta, Mayallek ez du ezer erakusteko gaur egun, baina haren ibilbidea bluesa garatu eta irauli duten diskoz josita dago. Lan horietan guztietan barreiatutako kantuak, klasikoak bilakatutakoak, ez dira faltako asteartean Donostiako Viktoria Eugenian emango duen kontzertuan, ezta Talk about that lan berrikoak ere.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik