Kutxa Kultur jaialdiak konfirmatu ditu aurten izango diren lehen izenak. The Jesus and Mary Chain izango da karteleko izen nagusietako bat aurtengoan. Hemezortzi urtez diskorik grabatu gabe egon eta gero, apirilean kaleratuko duten Damage and Joy lan berria aurkeztuko dute bertan. The Hives rock talde suediarra ere jaialdiko kartelburuetako bat izango da. Love of Lesbian taldea da konfirmatutako beste taldea.
Aurreko urteetan ez bezala, aurten jaialdia Donostiako hipodromoan egingo dute, irailaren 15ean eta 16an. Modu horretan, "inguru erosoago" batera mugitu nahi izan dute antolatzaileek jaialdia. Lau agertokitan izango dira kontzertuak. Bertaratutakoek kanpina jartzeko aukera izango dute.