LITERATURA. Mariasun Landaren ibilbidea aitortu, eta idazlea omenduko dute gaur (19:00) Donostiako Aquariumean. Landaren bidelagun izan diren Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Deaclot eta Fina Casadelrrey idazleekin batera, Antton Olariaga, Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena ilustratzaileek eta Juantxo Zeberio pianistak hartuko dute parte saioan.
↧