Badira zer kontatu gutxiago izan arren pantaila handira eraman diren musikariak —pentsatuko du, agian, norbaitek—, Shirley Collins Ingalaterrako folk abeslariaren istorioa ezagutu eta gero. Eta horixe bera pentsatuko zuten, seguru asko, haren inguruko The Ballad of Shirley Collins dokumentala ekoitzi dutenek ere. Haren ibilbidean badira nabarmentzeko moduko hainbat kontu: 1960ko eta 1970eko hamarkadetako folk britainiarraren jaiotzean izandako eragina, etxe berean kantu tradizionala arnasten hezitako Shirley eta Dolly ahizpen harremana eta Alan Lomax musikariarekin batera AEBetan zehar egindako bidaia, besteak beste. Haren ibilbidea baldintzatu duen gertakaririk izan baldin bada, hala ere, horixe da Collinsen senar ohi Ashley Hutchingsekin izandako maitasun istorioa, eta, bereziki, maitasun istorio hori 1978an amaierara iritsi izana. Horren ondorioz, senarra ez ezik, abesteko gaitasuna ere galdu zuen, disfonia batek eraginda. «Konfiantza galdu nuen neure buruarengan, emakume eta artista gisa. National Theatre-an [Londres] lanean genbiltzanean utzi ninduen. Oso modu agerikoan eta mingarrian gertatu zen», onartu zuen artistak berak.
38 urteren ondoren, ordea, disko berri bat esku artean duela itzuli da: Lodestar. XVI. mendetik 1950eko hamarkadara arteko abesti klasikoen bilduma bat dakar. Nabari da adinaren eragina Collinsen ahots kordetan, eta, aurreko lanekin alderatuta, ahots lodiagoa nabari zaio. Biolinak, mandolinak, banjoak eta bestelako instrumentuek lagunduta, modu oso naturalean sartzen da entzulearen belarrietan, hala ere. Abestien jatorrizko bertsioak sortuak izan ziren garaian erraz koka daiteke bat haiek entzunda. Kolaboratzaile finak izan ditu alboan, diskoa grabatzerakoan; Oysterband taldeko Ian Kearey eta Cyclobe taldeko Ossian Brown eta Stephen Thrower, besteak beste. Musikak antzinako garaietara eramaten gaitu, eta halaxe egiten dute hitzek ere. Abestiak konposatuak izan ziren garaiko Erresuma Batuan eta AEBetan egunerokoak ziren era askotako gaitzak, maitasun istorioak eta heriotza ageri dira diskoan zehar. Abesti ilunak dira, oro har, esperantzarako tarte handirik uzten ez dutenak.
Ingalaterra hegoaldean kokatutako Lewes herrian bizi da egun Collins, bere jaioterritik 50 kilometrora dagoen herri lasaian. Hastings arrantzale herrian ditu sustraiak, bai Collinsek berak eta bai harne musikak ere, inspirazio iturri nagusia izan baititu hango ohiturak bere ibilbide osoan zehar.
Langile klaseko familia batean jaio eta hazi zen, eta aitona-amonek gerra garaian abesten zituzten kanta klasikoekin nahiz irratian Dolly ahizparekin batera entzuten zituen abestiekin piztu zitzaion musikarekiko interesa. 1950eko hamarkada erdialderako, hasia zen Londresko zenbait folk klubetan kontzertuak ematen, eta modu horretan ezagutu zuen Alan Lomax musikaria. AEBetako hegoaldean zehar bidaia egin zuten biek, bertako abesti tradizionalak ezagutuz eta, Almeda Riddle, Hobart Smith eta Bessie Jones bezalako musikarien laguntzaz, horietako asko grabatu zituzten bidaian bertan. Sounds of the South izeneko diskoa kaleratu zuten abesti horiekin. Coen anaien Oh Brother, Where Art Thou film ezagunaren soinu bandan aurki daitezke horietako batzuk. America Across The Water liburuan jasota daude bidaiaren nondik norakoak.
Londresera itzuli, eta artista desberdinekin kolaboratu zuen 1960ko hamarkadan, hiriburuko klub ezagunetan. Folketik sekula gehiegi aldendu gabe, doinu berriekin esperimentatu zuen. Davey Graham gitarra jotzailearekin batera grabatu zuen Folk Roots, NewRoutes diskoa da horren adibideetako bat. Donny ahizpak —1995ean hil zen— ere parte hartu zuen, era batera edo bestera, garai horretatik aurrera kaleratu zituen hainbat diskotan. Garai hartan ezagutu zuen Ashley Hutchings, Fairport Convention taldeko musikaria, eta handik gutxira haren senar bihurtuko zena. Albion Country Band taldea osatu, eta No Roses diskoa grabatu zuten. Guztira, 27 musikariren kolaborazioa izan zuten disko hartan. 1978ko bien harteko harremanaren hausturak, ordea, Collinsen ia 40 urteko geldialdi musikala ekarri zuen.