Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

AEBetako narratibaren mireslea

$
0
0
«Estatubatuarren narratibarekiko nire suharra , orain jabetzen naiz horretaz, nire belaunaldiko idazleen artean kalte handia egiten ari zen Borgesen eta Cortazarren eraginaren kontrako erantzuna izan zen». Iazko uztailaren 10ean idatzi zuen oharra Ricardo Piglia idazle argentinarrak (Adrogue, 1941 - Buenos Aires, 2017). Latinoamerikako idazleen lana apar betean zegoen garaian, bestelako irakurketak proposatzea erabaki zuen, eta horrela ekin zion, editore lanean ari zela, Dashiell Hammette, Raymond Chandler eta beste hainbat egile estatubatuarren lanak ezagutarazteari.

Piglia idazlea gogoratu dute batez ere, ordea, haren heriotzaren berri zabaldu berritan. Jaulario (Kaiolategia, 1967) da eman zuen lehen ipuin liburua, eta hil artean idatzitako lan denetan ageri du irakurzaletasun konpultsiboaren eragina eta ahozkotasunaren lilura. Zenbaitetan, Emilio Renzi alter ego-a erabiliz protagonista gisa. Baita duela bi urte argitaratzen hasi zen egunerokoetan ere. Irailean espero da eguneroko horien azken aleak argia ikustea.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik