Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'Celebrity'-en lehen olatuaren ikur

$
0
0
Datorren urteko otsailaren 6an 100 urte beteko zituen. Igandean hil zen Zsa Zsa Gabor aktorea, 99 urte zituela, bihotzeko arazoen ondorioz. Bost urte inguru zeramatzan bihotzeko gaixotasunak jota, eta Los Angelesen (AEB) zuen etxean zendu zen, sendikoak eta Frederic von Anhalt senarra —bederatzigarrena— alboan zituela.

Budapesten (Hungaria) jaio zen, 1917an; Vienan hasi zen lanean, eta 1941ean Estatu Batuetara jo zuen, Eva ahizpari jarraika, Hollywoodeko izar izateko ametsarekin. John Houstonek zuzendutako Moulin Rouge-n (1952) egindako lanagatik izan zuen lehen arrakasta. Toulouse Lautrec pintorearen modelo baten rola jokatu zuen lan horretan. Lili (1953), The Girl in the Kremlin(1957), Touch of Evil (1958), La Contessa azzurra (1960), Drop Dead Darling (1966) eta Every Girl Should Have One (1978) etorri ziren ondoren, besteak beste. Bonanza, Batman eta As the World Turns telebista saioetan ere parte hartu zuen. 1996ko A Very Brady Sequel filmean egindako cameo-arekin amaitutzat eman zuen bere zinema ibilbidea. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan ohiko pertsonaia izan zen prentsa hori eta arrosako azal eta orrietan, eta zinema munduko celebrity-en lehen olatu hartako ikurretako bat izan zen.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik