Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Izan zenetik geratzen den apurrari tiraka

$
0
0
Lehen baino zimur gehixeago bai, baina, bestelakoan, ez dirudi 1970eko hamarkadako azken urteetatik hona denbora pasatu denik Marc Steven Bellentzat (Brooklyn, AEB, 1952), Marky Ramonerentzat. Ohiko uniformea darabil oraindik ere: ile luzea, kamiseta eta galtza estuak eta zapatilak. Musikalki ere, punk rock gitarrazalearekin jarraitzen du Ramones taldeko bateria jotzaile ohiak; zehazki, musika bera egiten du, tartean bere abesti propio bakarren bat baduen arren, New Yorkeko taldearen abestiak jotzen baitabil azken urteotan, Marky Ramone's Blitzkrieg taldearekin. Gasteizen izango du bere sasoia erakusteko aukera, Hell Dorado aretoan ariko baita datorren ostegunean eta ostiralean.

Ramones taldeko jatorrizko kide guztiak hilda —Tommy bateria jotzaile originala izan zen azkena, 2014an—, Marky da, egun, taldearen legatua zuzenekoetan nola edo hala bizirik manten dezakeen bakarra. Arropa kate handiek bereganatu dute Ramones marka, eta horixe da, gaur egun, saltoki handiak zapaltzen dituzten askoren begietara, punkaren jaiotzea ekarri zuen talde nagusietako bat bainoago. Markyk berak ere parte hartu izan du mugimenduaren merkantilizazioan; besteak beste, Tommy Hilfiger arropa markarentzat punk estiloko arropa diseinatu zuenean egin zuen hori.

Halako jokabideek eragindako kritikei entzungor eginda, hark berean jarraitu du, garai berriagokoak diren musikari esperimentatuen laguntzaz: The Misfits taldeko abeslari ohi Michale Graves eta Gluecifer eta Bloodlights taldeko gitarrista Arne Skagen, besteak beste.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik