SORMENA. Bart Kingma idazle frisiarrak eta Maite Larburu (Neighbor) musikariak hizkuntza gutxituetako komunitateen arteko harremanez eta sorkuntzaz hitz egingo dute gaur Donostian, Garoa liburu dendan, 19:00etan. Beste Hitzak proiektuaren barrukoa da saioa, eta bertan Larburuk kantatu egingo du eta Kingmak errezitatu.
↧