Ez da lehenengo aldia izan, eta ezta azkenekoa izango ere. Musika popularra —dela rocka, dela popa— egiten duen musikari askok izan du, noiz edo noiz, orkestra sinfoniko batekin grabatzeko tentazioa. Horixe bera egin du Nada Surf talde estatubatuarrak: orkestra batekin grabatu du bere azkeneko diskoa: Peaceful Ghosts (2016). Kantu berrietan zentratu ordez, baina, taldearen kantu ezagunetara jo dute, eta High / Low (1996) lanarekin estreinatu zirenetik gaur egunera arte grabatu dituzten piezak berreskuratu dituzte, baita You Know Who You Are (2016) azken-aurrekokoak ere. Denak formatu sinfonikoan.
Nolanahi ere, Donostian gaur emango duten kontzertuan ohiko formatuan ariko dira. Popari keinu ugari egiten dizkion beren rock alternatiboarekin.
Aurretik Sasha Smith, dagoeneko donostiar bilakatutako kantautore britainiarra. Popa, folka eta rocka lagun.