«Instituzioen arteko konfiantza berriz sortzea». Horixe Donostia 2016 Fundazioaren Patronatuaren egungo xedea, Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez; proiektuarentzat «ezinbestekoa» dela aldarrikatu du. Hauteskundeen ostean, atzo bildu zen aurreneko aldiz patronatua, Europako Kultur Hiriburutzaren egoitzan. Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Kultura Ministerioak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak osatzen dute, eta, horregatik, erakunde horietako kideak izan dira bileran —EAJko eta PSEko ordezkariak, hain zuzen—: Begoña Cerro Espainiako Kultura Ministerioko kidea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Denis Itxaso kultura diputatua, Miren Azkate Donostiako zinegotzia, Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordea.
EH Bilduren kudeaketa kritikatu, eta oraingo patronatuko partaideen artean «giro ezin hobea» dutela azpimarratu du Goiak. Haren hitzetan, hori da «garrantzitsuena» hiriburutza kulturalak aurrera egin dezan.
Hainbat gai jarri dituzte mahai gainean: Kontseilua izan du, esaterako, hizpide alkateak. Hizkuntza gutxituen inguruko ekimen bat enkargatu zion 2016ak aurreko legealdian, eta oposizioak legez kanpoko esleitzea zela salatu zuen.
Bestalde, Albaola Fundazioarekin indarrean dagoen kontratua ere mintzagai izan da. San Juan ontziaren erreplika egin behar zuen, baina ez da bukatuta egongo 2016rako, eta jakinarazi dute gaia «aztertu» egin behar dutela. Patronatuko kideen hitzetan, ez dute aurreikusi «neurriak» hartzea bi gai hauen bueltan; «errealitatea lehen eskutik ezagutzea» da nahia. «Aurrena, kontaktua egin, eta, gero, egoera erreala zein den xehetasun gehiagorekin ikusi nahi dugu», zehaztu du Goiak.
«Instituzio guztien arteko akordioa lortu behar dugu». Horra aldarrikapena, eta, EH Bilduri erreferentzia zuzenik egin gabe, atzera begira jarri da: «Nolabait esatearren, apurtu zen hori berregiteko zein aukera dauden aztertu behar dugu».
Berastegi, «lasaiago»
Gobernu aldaketaren harira, «lasaiago» dagoela esan du proiektuko zuzendari Pablo Berastegik EFE agentziari eskainitako elkarrizketa batean. «Inguruan egonkortasun handiagoa egongo da», zehaztu du. Eta hausnarketa luzeago batekin harilkatu du esana: «Gure testuinguruan zalantza gutxiago baldin badaude, errazagoa da gurera egotea; eta gurea esperimentatzea da, eta bide berriak probatzea. Ezbairik gabe, egonkortasunak mesede egingo dio proiektuari».
«Garrantzitsuena zen hurrengo lau urteetan zer gertatuko zen jakitea», adierazi du; baina, ingurumari horretan, gehitu du EAJrekin eta PSErekin «errazagoa» izango dela. Hala, patrozinioen inguruko erabakiak hartzea ez da «horren zaila» izango, haren aburuz. Kutxabanken kasua hartu du adibidetzat. «Kutxak egon beharko luke. Egia da Kutxa aldatzen ari dela [fundazioa da orain], baina, aurreko lantaldearekin [Bildurekin], erlazioak ez ziren jario handikoak, eta orain sinpletu daitezke».
Urrian egitarau osoa aurkeztuko duela ziurtatu du. «Laster plazaratuko ditugu data eta ekinbide zehatzak».