Izen eta ospe handiko edozein musikari ospetsuren erronketako bat da, bere ibilbide luzean, publikoa harrituko duen zerbait berria sortzea; zer esanik ez, publiko berria erakartzea. Paul Simonek, 60ko hamarkada hasieratik taula gainetik ia jaitsi ez den abeslari estatubatuarrak, kezka hori baduela ez du ezkutatu Stranger to Stranger bere bakarkako azken diskoan. «Zentzu batean, artista baten iragana lan berri bakoitzean gainditu beharreko zerbait da. Publikoa konbentzitu behar duzu abesti berriak aurrekoak bezain atseginak izan daitezkeela sinestarazteko». Hala dio diskoaren osagarri diren oharretako batean. Jarraitzaile berriak lortzea zaila izango du honezkero, baina dituenei eusteko ez dirudi lan handirik izango duenik. Euskal Herrikoek, behintzat, izango dute haren bilakaera ikusteko aukera. Barakaldoko (Bizkaia) BEC erakustazokan izango da hura ikusteko aukera, azaroaren 17an.
Simonek 75 urte egin berritan eskainiko du kontzertua. Bi ordu eta erdi ingurukoa izango da, haren kontzertuen sustatzaileek jakitera eman dutenez. Bere ibilbidean ezagun egin duten Sounds of silence, Mr Robinson, Cecilia eta Bridge over trouble waters joko ditu besteak beste, disko berrikoez gain.
Kritika onak egiten ari da zaizkio, oraingoz, Simonen disko berriari. Abeslaria ezagun egin duten pop eta folk doinuak atzean utzi ez baditu ere, musika estilo eta soinu berrien bilaketan jarraitzen duela erakutsi du Stranger to Stranger lanean. Harry Partch konposatzailearen laguntza garrantzitsua izan da horretan. Hark eskuz eginiko nahiz jatorri etnikoa duten beste hainbat instrumentu erabili ditu esperimentaziorako. 2011n, bere estudioko hamabigarren disko kaleratu zuen, So Beautiful or So What izenekoa. Horren ondoren, material berria idatzi eta kantuak konposatzeari ekin zion, eta horren ondorio da ekainean argia ikusi zuen diskoa. Kultura desberdinetako doinu eta erritmoak bere ohiko soinuarekin tartekatzeko ahalegina dela eta, Graceland diskoarekin, haren disko arrakastatsuetako bat izan denarekin, parekatu dute.
Art Garfunkel musikariarekin batera osatu zuen Simon & Garfunkel bikoteak egin zuen ezagun, batez ere, Simon. 60ko hamarkadaren amaiera aldera etorri ziren taldearen urterik onenak. Abestien sorkuntzan eta hitzetan izandako desadostasunak medio, taldea desegin egin zen. Ordurako, baina, Simonek hasia zuen bakarkako ibilbidea. Paul Simon (1972) eta There goes rhymin' Simon (1973) diskoek bultzada eman zioten bakarkako ibilbideari. Hala jarraitzen du oraindik ere, Garfunkelekin batera noiz edo noiz aritu izan den arren. Guztira, hamabi Grammy sari ditu irabaziak Simonek.