Disko bikoitza plazaratu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. CDetako bati Haizearen herrira jarri diote izenburu, eta Imanol Urbietaren hainbat kanturen moldaketak bildu dituzte bertan. Beste CDarekin, berriz, Korrikak 20. aldia beteko duela ospatu nahi izan dute, Tipi-Tapa, Korrika! izena jarrita; Xabier Zabalaren doinuekin osatu dute lana. Bai Urbieta bai Zabala Zarauzko Musika plazan jaio ziren, eta bertan aurkeztu zuten lan berria, atzo, besteak beste, Kontxi Aizarnak, Andoni Egañak eta Josu Txapartegi Txapas-ek, Salbatore Mitxelena ikastolako dozenaka haurrek lagunduta.
↧