«Eros zitzakeen rafaeliten koadroak edo eros zezakeen gustu kontserbadoreko beste edozein koadro ere, baina irmoa zen bere garaiko artearekiko konpromisoa». Iraultzaile deskribatu ditu Petra Joos komisarioak Hermann eta Margrit Rupf bildumagileak. «XX. mende hasieran, erabat kontserbadorea zen Suitza hartan, begi fineko eta artelanak erosi ahal izateko aski baliabide zituen pertsona batek arte garaikide mota hura erosten hastea, hori erabat iraultzailea zen». Harreman estua zuten senar-emazteek bere garaiko hainbat artistarekin, eta sortu zituzten ia urte berean erosi zituzten horregatik Pablo Picasso, Georges Braque, Paul Klee eta Wassili Kandinskyren koadroak. Bilduma horretako 70 maisulan bildu ditu orain Bilboko Guggenheim museoak Hermann eta Margrit Rupf Bilduma erakusketan. Rupf fundazioarekin elkarlanean aritu dira, hirugarren solairuko hiru areto eskaini dizkiete koadroei, eta apirilaren 23ra arte izango dira han.
Ez da artelan zerrenda hutsa, halere. Hainbat artistaren ibilbideari erreparatzeko aukera ere eskaintzen du erakusketak aretoz areto. Esate baterako, Braqueren zortzi koadro ikusi daitezke lehen aretoko eskuineko horman zintzilik, eta sortzailearen garapena ikusteko aukera eskaintzen dio horrek bisitariari. 1908ko paisaia batekin hasi, eta 1921eko bodegoi batekin bukatu. Eta berdin bigarren aretoan Grisen hamar lanetan ere, kasu horretan, 1913ko bodegoi batekin hasten baita hari eskainitako tartea, eta 1925ean margotutako beste batekin amaitzen. Eta antzera, gero, Derainekin (sei koadro), Laurensekin (hiru), Leger-ekin (sei) Kandinskyrekin (sei), Kleerekin (sei) zein Picassorekin ere (zortzi). Picassorekin batez ere. Izan ere, haren koadro bana hautatu baitute komisarioek areto bakoitza zabaltzeko.
Igar daiteke artistaren eboluzioa hor ere. Afrikar artearen oihartzun argiak ditu, esaterako, bisitariak lehen aretoan aurrez aurre topatzen duen 1908ko Gizon baten burua artelanak. 1913koa da bigarren aretoa zabaltzen duen Biolina horman zintzilik bodegoi kubista. Eta 1929koa da azken aretoko Picassoa: Neska baten burua. Kronologikoki dago antolatuta ibilbidea ere. Lehen Mundu Gerra aurreko sasoiko lanak bildu dituzte lehen aretoan, haren ostekoak datoz bigarren gunean, eta, bildumaren lanik berrietan jarri dute enfasia hirugarren espazioan.
Moderno eta garaikide
Ez da kasualitatea. Bildumak hazten jarraitu du azken urteetan, eta sortzaile garaikideagoei ere egin diete tartea horregatik Bilboko erakusketan. Izan ere, fundazioaren funtsak zabaltzen jarraitu ahal izateko diru sorta bat utzi zieten bildumagileek beren fundazioko ordezkariei, eta horregatik jarraitzen du «bizirik» bildumak, bertako komisarioen hitzetan. Horregatik topa daitezke Picasso eta Leger horien guztien artean Donald Juden 1980ko hamarkadako lan minimalistak aretoetan, edota baita Piero Manzoniren 60ko hamarkadakoak ere. «Nahasketa polita da», azaldu du Susanne Friedli Herman eta Margrit Rupf fundazioko komisarioak.
Florian Slotawa artista alemaniarraren instalazioa da elkarrizketa horren erakusgarririk argiena. Rupftarren bildumako lau eskultura hartu ditu sortzaileak bere lana osatzeko, eta hainbat altzariz osatutako oinarrien gainean jarri ditu ikusgai. Eta, hain justu, puntu horretan dago piezaren koska, zeren eta altzari horiek ere Rupf familiarenak izan ziren inoiz. Bildumagileen senideen etxeetan izan zen sortzailea haien bila, eta bata besteari itsatsi ditu gero instalazioa sortzeko, eta interesgarriak dira piezak aretoan sortzen dituen galderak: Zein da idulkiaren eta eskulturaren arteko aldera? Non amaitzen dira altzariak eta non hasten dira artelanak? «Ederra da modernitateko eta gaur egungo artisten elkarrizketa horiek bultzatzea», borobildu du Friedlik.