D2016. Amaitzear da Donostia 2016 Kultur Hiriburutza. Urtea ixteko ekitaldien barruan, kontzertua emango dute Donostiako Orfeoiak eta Tolosako Orkestrak Kursaalean, abenduaren 19an. Tugan Sokhieven gidaritzapean, Brahmsen Requiem alemaniarra eskainiko dute. Claudia Barainski sopranoa eta Garry Magee baritonoa ere ariko dira.
↧