MUSIKA. Azaroaren 11tik 23ra, musika garaikideaz gozatzeko hainbat kontzertu egingo dituzte Bilbon, Kuraia jaialdiaren barruan. Pianoa izango da protagonista lehen egunean, Alter Face bikotearekin. Kuraia Ensemblek, berriz, azaroaren 12an eskainiko du bere emanaldia. Grup Instrumental de Valencia eta Kea ahots taldea ere ariko dira jaialdian, besteak beste. Gaur egungo konpositoreen lanak hedatzeko asmoz sortu zen Bilboko Kuraia Ensemblea, 1997an, Maria Eugenia Luc konpositorearen eskutik —bera da egun taldearen zuzendari artistikoa—, eta taldearen ekimenez egiten da Kuraia jaialdia.
↧