Ez da gaur goizeko kontua. Jaialdi handiak bihurtu dira azken bolada luzean, musikaren, edo zehatzago esanik musika industriaren, sostengu eta ekinbide nagusi, baita Euskal Herrian ere. Bilboko BBK Live jaialdiaren udazkeneko ahaidetzat hartu liteke duela lau urtez geroztik Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) urriaren hondarrean egiten den BIME jaialdia. Jakitun dira horretaz antolatzaileak, Last Tour International enpresa eta Bizkaiko Foru Aldundia, eta garbia da musika ulertu, kontsumitu eta zabaltzeko eredu horren aldeko apustua. «Jaialdiak dira musika jardueraren motor nagusi. Lau urteko ibilbidea dugu, eta hori abantaila da, aurrerantzean neguko jaialdi gehiago sortuko baita», adierazi du Alfonso Santiago Last Tour enpresako zuzendariak. Aurrekontu osoa ez dute ezagutarazi, baina Bizkaiko Foru Aldundiak 550.000 euroko diru laguntza eskainiko dio jaialdiari, «batez ere sorkuntza industria laguntzeko asmoarekin». Bi milioi euro ingurukoa izan zen lehen urteko aurrekontu osoa, 2013koa. Musika kontzertuez gain, BIMEPro izenekoa izango da jaialdiko beste espazio nagusia aurten ere, musikaren eta negozioaren arteko harremanari bideraturikoa, hain zuzen ere. Iaz 1.700 profesional batu ziren, eta aurten, 1.800 eta 2.000 artean izatea espero dute antolatzaileek; teknologia berriek «salmentetan duten inpaktua», jaialdiak nola antolatzen diren edota legeei loturiko kontuak aztertuko dituzte hainbat hitzaldi eta mahai ingurutan.
Musika emanaldiei dagokienez, pop-rock anglosaxoiak hartuko du leku gehien, nahiz eta estilo desberdineko proposamen asko izango den. PJ Harveyren kontzertua da ziurrenik ikusmin eta entzun-min handiena eragin duena, aurrez Euskal Herrian sekula aritu gabea baitzen. 1992an egin zuen agerpena, Dry lanarekin, eta Rid of Me (1993) enblematikoarekin segida eman zionetik, rock underground anglosaxoiko figura ezinbesteko bihurtu zen. Hainbat antzaldatze izan ditu geroztik, eta aurten bertan kaleraturiko The Hope Six Demolition Project lanarekin helduko da BECera. Let England Shake-n (2011) espektro tematikoa zabaldu zuen. Sorlekuari, Ingalaterrari, begirada kritikoa bota zion ordukoan: historia, politika, gizarte arazoak... soinu berritu eta indartsuz. Lan berrian, berriz, munduko hainbat gune gatazkatsutan jarri du mira.
Perlak ez da ariko azkenean
Ia hamabost urtez bere onena eman gabe egon ostean, azken bi lanekin —Bloodsports (2013) eta Night Thoughts (2016)— sorkuntzaren pultsua berreskuratu duela dirudi Suede Londresko indie-pop taldeak. 2013an Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean aritu zen Edwyn Collins; Bilboko jaialdia ezagutuko du Orange Juice kultuko talde ingelesaren kantari zenak, eta haren pop sotilarekin gozatu ahal izango du zaleak. Nacho Vegas kantugile espainiar oparo eta erreboltari bilakatua —2014ko Resituación diskoan eta 2015eko Canciones Populistas EPan kantu sozial eta politiko esplizituak bildu zituen—, jaialdi guztietako perrexil den Belako —Mexikon biran aritzetik bueltan datorrena—, Javiera Mena elektropop kantugile txiletarra edota Toundra Madrilgo rock instrumentaleko taldea dira gaurko beste aukeretako batzuk. Belakorekin batera Perlak taldeak eman behar zuen euskara entzuteko aukera bakarra; Ilargi Agirre bateria jotzailea eskuan min hartua da, ordea, eta ezin izango dira aritu —bihar zuten kontzertua—.
Jaialdiari leuntasun eta dotorezia ukitua emango diote, bihar, Lambchopek eta The Divine Comedyk. Flotus lan berria azaroaren 4an plazaratuko du azken bi hamarkadetan soula, rocka, countrya eta beste sotiltasunez nahasteagatik nabarmendu den AEBetako taldeak. Irailean argitaratu zuen Foreverland berriena The Divine Comedy Ipar Irlandako pop ganbera taldeak.
Festari amaiera emateko talde egokiak izan daitezke udan Biarritzeko Big Festivalen aritutako The Chemical Brothers, Berlingo Moderat hiruko elektronikoa, edota aurten aurrenekoz sortutako Gaua musika elektronikorako espazioan ariko direnak.