ZINEMA. Bihar jakinaraziko dute nork irabazi dituen aurtengo Euskal Zine Bilerako sariak, baina aurrez Kontxu Odriozola aktorea omenduko dute. Euskal aktoreari eskaini diote aurtengo Euskal Zinearen Begiradak izeneko atala, eta omenaldia ere egingo diote gaur. Urte luzez Odriozolaren lankide izandako Olatz Beobide aktoreak gidatuko du ekitaldia, eta Urte berri on, amona filma proiektatuko dute.
↧