MUSIKA. Bide Ertzean taldeak lan berria plazaratuko du laster, eta harekin atsedenaldi bat hartuko duela iragarri du. Zutaz kantatzeko izango du izenburu eta bi osagarri izango ditu: Jon Eskisabel kazetariak idatzitako liburua batetik, eta bitxikeriez osaturiko CD bilduma bestetik. 18 urteotan pilaturiko bitxikeriak batu dituzte CDan. Lan berriaren tirada mugatua izango da.
↧