Tren baten iritsiera, murru baten eraisketa eta barku baten itsasoratzea. Horiek dira Lumiere anaiek pareta batean proiektatu zituzten lehenengo irudiak. 1895eko abenduaren 8a zen. Eta orduantxe jaio zen egun zazpigarren artetzat dugun hori. Horiek zinemaren historiaren hastapenak. Baina ertz askotakoa da gaia: kontakizunen lanketak ekarri zuen iraultza zineman.Narratibak. Eta hortxe Georges Meliesen izena. Hura izan zen ikus-entzunezko narrazioa egin zuen lehenengo zuzendaria, istorioak kontatzen aurrenekoa —1899ko L'affaire Dreyfus (Dreyfus prozesua) eta 1902ko Le voyage dans la lune (Ilargira bidaia) lanekin, esaterako—. Mugarri bat ezarri zuen. Filmak ulertzeko beste era bat. Baina hura ez bazen lehenengoa izan? Emakume bat izan balitz aurreneko zuzendaria? Alice Guyren (Paris, Frantzia, 1873-New Jersey, AEB, 1968) izena aldarrikatu dute adituek; hura omen aitzindaria. Pamela B. Green eta Jarik Van Sluijs zuzendariek aurten estreinatutako Be Natural: The Untold Story of Alice Guy Blaché (Naturala izan: Alice Guy Blacheri buruz kontatu gabeko istorioa) pelikulak, hain zuzen, haren bizipenak jaso ditu; baita Louise Heck Rabi ikertzailearen Women Filmmakers: A Critical Receptionella liburuak ere (Emakume zinemagileak: harrera kritikoa).
Nola liteke, ordea, arrastorik utzi ez izana ia? George Sadoul zinema historialariak kontatutako historiaren bertsioan egon liteke gakoa. 1950eko hamarkadatik aurrera, hainbat obra argitaratu zituen zinemari buruz. Horietan, Melies hartu zuen lehenengo zuzendaritzat, eta Guy, berriz, lehenengo emakume zuzendaritzat. Hitz bakarrean dago ezberdintasuna. Baina historia osoa baldintzatu duen hitza da. Hala, azpikategoria bat asmatu zuen askok bigarren mailako generotzat zuten horrentzat. Maiz gertatu bezala, gizon bati egin zion aitortza. Itzalpean geratu zen emakume garrantzitsu baten lana.
Aitzindaria, zentzu zabalean
Lehenengo zuzendaria izatea ez zen izan Guyren meritu bakarra —1896koa da La fée aux choux lehen lana(Azen maitagarria)—; bestelako berrikuntzak ere ezarri zituen garai hartako zinemagintzan. Seiehun ikus-entzunezko sortu zituen —beste iturri batzuen arabera, mila—; irudiekin batera gramofono bidezko grabazioak txertatzen aitzindaria izan zen, baita efektu bereziak erabiltzen ere; negatiboen esposizio bikoitzaren teknika arakatu zuen; soinuarekin esperimentuak egin zituen, pelikuletan sartzeko teknologia garatu baino hogei urte lehenago; eta kamera azkarraren eta geldiaren erabilpena landu zuen.
1885ean hasi zen dena. Hamabi bat urte zituela hasi zen Guy lanean Leon Gaumont zinema ekoizlearentzat, idazkari gisa. Urteak eman zituen han, 1895eko martxoaren 22an bizitza aldatuko zion gertakari bat izan zen arte. Gaumontekin bildu zen Lumiere anaietako Louis, asmakizun berria erakusteko, irudiei mugimendua ematen zien makina hori zer zen azaltzeko asmotan. Aurreneko proiekzio hori ikusita, Guy txundituta geratu zen, eta ideia bat ezin burutik kenduta ibili zen: istorioak kontatzea mugimendua zuten imajinen bidez. Gaumont nagusiari kamera atzean jartzeko baimena eskatu zion. Erantzuna: «Nahi duzun bezala, umeentzako jostailu bat baino ez da eta...». «Jostailu» horrekin, baina, La fée aux choux grabatu zuen, eta beste asko geroago. Aurreneko urratsak izan ziren. Orduan, 24 urte baino ez zituen.
Harrigarriak dira zifrak: adituek diote ia bi film labur egiten zituela astero, eta zinema lanbide bihurtu zuen lehenengoetarikoa izan zela.
Women Filmmakers: A Critical Receptionella lanaren idazle Heckek argi dauka zer-nolako pisua izan zuen: «Aitzindaria izan zen gauza askotan; adibidez, zuzendaritza kredituak erabili zituen aurrenekoa izan zen. Zoritxarrez, haren laguntzaileen obrak balira bezala hartu dira haren filmetako asko». Heckeren irudiko, Guyk bazekien gizarteak bere lana estaliko zuela. «Hasieratik jabetu zen bere izena ezabatuko zutela». 1906ko La vie du Christ (Kristoren bizitza) filma, kasurako, Victorin Jaseetena da, Sadoulen irudiko. Guyk berea zela esan zuen, aitzitik; eta, azaldu zuenez, Jaseet laguntzailea baino ez zen izan. Lagin bat baino ez da hori. Desitxuratutako historiaren adibide bat. Guy, bazterketaz jabetuta, Women Place in Photoplay Production (Emakumeen tokia Photoplay ekoizpenetan) liburua argitaratu zuen 1913an, orduko errealitatearen erradiografia.
Aniztasuna. Horixe Guyren ezaugarri nabarmenetako bat. Gaiei zegokienez, elizkoiak, maitasunezkoak, gerrekin lotutakoak eta beste islatu zituen. Baina arlo pila bat lantzeaz gain, genero bat ere sortu zuen: poliziakoa. Antzezleei zegokienez, askatasunez jardun zuen; emakumeei rol aktiboak eman zizkien, eta soilik aktore beltzek antzeztutako aurreneko filma zuzendu zuen.
Alabaina, igo bezala jaitsi zen arrakastaren aparra. Herbert Blace kamerariarekin ezkondu zen, eta AEBetara joan ziren biak. Han, zinemagintza utzi zuen Guyk, zaintza lanak bere gain hartzeko. Nekatu egin zen ezkontza horretaz, gaitz erdi haren lan ibilbiderako, sorkuntzara bueltatu baitzen. Solax Company ekoiztetxea ireki zuen orduan, eta 1910. eta 1914. urteen artean 325 film inguru ekoitzi zituen.
Dena bideratuta zeukala zirudien arren, berriz ere jo zuen behea, 1919. urtearen bueltan. Hollywood indartsu zegoen, eta tarte gutxi aurkitu zuen bere sorkuntzarako. Gorriak ikusita, jaioterrira bueltatu zen. Baina hori ere ez zen jada bere tokia. Meliesi gertatu bezala, ez zuen zineman txokorik aurkitu. Azken urteak filmik egin gabe eman zituen. 95 urte zituela hil zen, inolako aitortzarik gabe.