DURANGOKO AZOKA. Heldu den abenduaren 2tik 6ra egingo dute Durangoko 51. Azoka, eta jada zabalik dago guneetarako proposamenak aurkezteko epea. Zortzi gune ditu azokak: Areto Nagusia, Kabi@, Ahotsenea, Plateruena, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia eta Azoka TB. Azken horretara musikari eta diskoetxeek bideoklipak bidali ahalko dituzte. Ahotsenean izan ezik —posta elektronikoz eman behar da izena—, www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez bidali behar dira proposamenak. Urriaren 16ra arte izango da horretarako aukera.
↧