Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Kontxu Odriozola omenduko dute 39. Euskal Zine Bileran

$
0
0

Kontxu Odriozola omenduko dute aurten, Lekeition, 39. Euskal Zine Bileran. Urriaren 23an, ostiralarekin omenduko dute Odriozola, eta Euskal zinemaren begirada 2016 ikurra eskainiko diote 19:30ean Ikusgarri zine aretoan egingo duten ekitaldian. Omenaldiaren ondoren, Odriozola protagonista duen Urte berri on, amona! filma emango dute, eta hura amaitutakoan, filmeko zuzendaria den Telmo Esnalekin solasaldia egingo dute.

Otsailaren 5ean hil zen Kontxu Odriozola aktorea. 70 urte zituela zendu zen. Antzerkian egin zuen lan, eta Goenkale telesailak eman zion oihartzuna Euskal Herri osoan Maria Luisa Galardiren pertsonaiarekin.

Zinemari lotutako beste emakume batzuen lanaz ere hitz egingo dute 39. bileran. Lekeition ospatzen den bilera, Euskal Herri osoko zinemagileak ezagutzeko, lan egiteko eta hausnartzeko topagunea izatea nahi dute antolatzaileek, eta beraz, azken urteetako bideari jarraituta, mahai ingurua antolatu dute jaialdiaren azken egunean [urriaren 22an], Barandiaran aretoan. (H)emen (H)ere plataformak dinamizatuta, Emakumeak euskal ikus-entzunezkoetan: Hezkuntzatik lan mundura gaia jorratuko dute aurtengo berbaldian.

Bestalde, Donostia 2016rekin elkarlanean dagoenez, Mugaminak dokumentala ikusteko aukera eskaniko du Euskal Zine Bilerak. Dokumental horren emanaldiagaz hasiko da, hain zuzen ere, urriaren 16tik 22ra luzatuko den euskal zinemaren jaialdia. 39. EZBren irekiera ekitaldiaren bezperan, urriaren 15ean, proiektatuko dute Donostia 2016ren Europa Transit enbaxadak Pafosen (Zipre) grabatutako lana.

Pafosera egindako bisitan, Amets Arzallus bertsolaria izan zuen bidelagun Europako Kultur Hiriburuak, Zipren ere badagoelako bat-bateko kantuaren tradizioa. Bidaia horretan zipretar musikagile eta ahozko poetekin elkartu zen Amtes Arzallus bai eta exodoaren biktimekin eta desagertutako pertsonen senideekin ere. Haren begirada eta poesia baliatuta, Zipreko oraina eta iragana ezagutzera ematen ditu Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentalak. Dokumentalaren bidez ez ezik, Zipreko errealitatea protagonisten ahotik ezagutzeko aukera ere egongo da, emanaldiaren ondorengo solasaldian.

32 film

Lehiaketatik kanpoko proiekzioez gain, urtero modura, 39. Euskal Zine Bilerara aurkeztu diren lan guztiak ikusteko aukera eskainiko du EZBak. Lau egunetan emango dituzte aurtengo sariketan parte hartuko duten 32 filmak, urriaren 17tik 20ra, hain zuzen. Emanaldi guztiak, Ikusgarri zine aretoan izango dira, 19:30etik aurrera. Horietatik guztietatik saria zeinek eramaten duen urriaren 22an jakingo da, jaialdia amaitzeko ospatuko den itxiera ekitaldian.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik