Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Altxor ezkutua

$
0
0
Ez du osperik, eta, orain arte, zaila izan da haren izena aurkitzea, ezta hedabide espezializatuetan ere. Baina Peter Bruntnell (Gales, 1962) musikarien musikaria da. Lambchop taldeko kideek eta Jay Farrarrek (Uncle Tupelo, Son Volt) miresmena adierazi diote, eta, horri esker —poliki-poliki bada ere—, folkak, popak eta rockak bat egiten duten eremu horretan bere lekutxoa egiten ari da Bruntnell.

Aurten kaleratu du Nos Da Comrade azkeneko diskoa —bederatzi ditu dagoeneko—, eta hor bildutako kantu soil, lasai eta, batik bat, ederrek baten baino gehiagoren arreta bereganatu dute. Poparen eta rock amerikarraren artean kokatzen diren abesti horiek Elliott Smith, Ryan Adams eta Neal Casalen musikaren oihartzunak dakartzate; baina, era berean, nortasun agerikoa erakusten dute.

Ez da Euskal Herrian ariko den aurrenekoa aldia, baina oraingoan talde batek lagundua dator.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik