Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldia lau aldiz eten dute gaixo dauden presoen aldeko oihuekin

$
0
0

21:00etan hasi da Donostiako 64. Zinemaldia, eta hasi eta berehala eten behar izan dute inaugurazio ekitaldia. Ibon Iparragirre gaixo dagoen presoa etxeratzeko oihuek eten dute ekitaldia, eta txistuka erantzun dute ikusleek.

Hiru aldiz eten dute ekitaldia lehen minutuetan. Mireia Gabilondo, Cayetana Guillen Cuervo eta Emma Suarez hizketan hasi direnean hasi dira oihuak, eta lehena aretotik aterarazi dutenean, bigarren bat hasi da oihuka. Gauza bera gertatu da ondoren; hura kanporatzean, hirugarrenak eten du ekitaldia.

Geroago, beste lagun bat irten da agertokira, "Errausketarik ez" oihukatzen.

Hainbat ordezkari politiko zeuden ikusleen artean; tartean, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Espainiako jarduneko Hezkuntza ministro Iñigo Mendez de Vigo. Denis Itxaso Gipuzkoako kultura diputatuak "nazka" adierazi du protestaren aurrean.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik