Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Ekaitz Goienetxeak irabazi du Igartza saria

$
0
0

Idazle gazteentzako saria da Igartza, Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak sustaturikoa, eta aurten Ekaitz Goienetxea (Miarritze, 1982) idazle eta kazetariaren Karramarroa trostan eleberri proiektua saritu du. Ana Jakak, Igor Estankonak eta Peru Magdalenak osatu dute epaimahaia.

1980ko hamarkadan dago girotua eleberri proiektuaren kontakizuna, Bizkaiko kostaldeko herri batean hain zuzen ere, eta garai hartan drogak, eta batik bat heroinak, herrian izan zuten eragina kontatzen du. Nolanahi ere, gaur egungo begiradatik kontatua egongo da istorioa.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik