Euskal Herriko, Italiako edo Suitzako paisaiak birsortu ditu Txon Pomes artista nafarrak Iruñeko Ziudadelako bolborategirako prestatutako erakusketan. Akuarelen teknika bereziak olioaren edo akrilikoaren teknikak baino aukera gehiago ematen dituela uste du artistak: «Akuarela askatasuna da. Urak jarrera ezberdina du paperaren gainean jartzen duzun aldiro». Akuarelen teknika erakargarriagoa, sakonagoa eta zailagoa ere badela dio Pomesek, eta horrek, artistari, esfortzu handiagoa eskatzen diola margotzerakoan. Akuarelen tekniken barruan azpiteknika batzuk daude, eta horietatik Pomesek gehien erabiltzen duena bustia-bustiaren gainekoa da, margolanei «misterio pixka bat» ematen dielako, haren iritziz.
Ziudadelako bolborategirako espresuki prestatutako erakusketa da El Agua de mis manos; 2014tik aurrera egindako 52 margolanek osatzen dute artistaren lana, nahiz eta koadro guztietatik hiru beste erakusketa batean ere erabili izan dituela aitortu. Erakusketan zein lan erabiliko zituen erabakitzeko orduan zenbait koadro ere baztertu behar izan ditu, bere «iritzi kritikoa» gainditu ez dutelako. Margolan horietan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako paisaiak birsortu ez ezik, azken hiru urteetan atzerrira egin dituen bidaietan egindakoek ere badaukate lekua: «Bidaiak margotzeko aprobetxatzen ditut, eta Euskal Herrian zehar ere irteera txikiak antolatzen ditut, taldeka zein bakarka, paisaia ezberdinak margotu eta, bide batez, leku berriak ezagutzeko».
Euskal Herrian, esaterako, Baztanen edo Urbasan aritu da, besteak beste: «Urbasan akuarelisten topaketa batean parte hartu nuen, eta han hiru egun pasatu genituen, hamabost pertsonako talde batek, margotzen eta esperientziak partekatzen». Atzerrian egindako margolanei dagokienez, Italiakoak dira nagusi, nahiz eta Suitzan, Zurichen, margotutako koadroren bat ere erabili duen erakusketan: «Senide baten ezkontza zela eta, Zurichera pare bat egun lehenago joatea erabaki nuen bertan margotzeko asmoarekin».
Artista nafarra ez da itsu-itsuan edonora margotzera ateratzen, baina, adierazi du behin leku aproposa aurkitutakoan «momentuan» margotzea gustatzen zaiola, argi aldaketak baliatuz. «Inpresionista naiz hein batean, zuzenean margotzea gustatzen zait, eta uste dut nire ibilbide artistikoarentzat garrantzitsua eta aberasgarria ere badela». Errealitatearekin eta ametsekin jokatzea ahalbidetzen dio bere margolan hauetako lehengai nagusia den urak: «Ikusten duzunaren artean eta margotzen duzunaren artean aldea dago, bide bat, urteekin ikasten den prozesu sintetizatzaile bat». Prozesu hori, gainera, uraren erabilpenak erabat baldintzatzen du, ura lehortu egiten baita, eta horrek margolanari forma emateko prozesua mugatzen duelako. «Denboraren eta uraren arteko jokoan oinarritzen da akuarelen teknika».
Erosotasunetik ihesean
Bigarren aldia da Txon Pomesek Iruñeko Ziudadelako bolborategian erakusketa bat egiten duela. Izan ere, 2012an akuarelaren teknikarekin egindako 39 lan aurkeztu zituen. Erakusketa hura, 2012koa, eta oraingoa bisitatu dutenen iritziak ere bildu nahi izan ditu Pomesek. Artistak adierazi duenez, «garapen» bat sumatu omen diote bi erakusketen artean. «Nire konfort eremutik ihes egiten saiatu naiz, margotzeko era ezberdinak frogatu ditut akuarelen teknikaren barruan». Erakusketaren barnean Variaciones izena duten margolanez mintzo da Pomes konfort eremutik ihes egiten saiatu dela aipatzen duenean. Variaciones izeneko margolan horietan, zuhaitzen enborrak margotu ditu artistak: «Irudi figuratiboetatik ihes egin dut, formei koloreari baino garrantzia handiagoa emanez». Aurrerantzean margotzeko era horretan gehiago sakondu nahi duela ere esan du, orain arte egin izan duena alboratu gabe.
Urari eta akuarelen lengoaiari esker, errealitatearen eta ametsaren artean kokatzen diren Euskal Herriko zein atzerriko paisaiak ikusgai Iruñeko Ziudadelan.