ARTEA. Ibon Aranberriren Makina eskua da erakusketa urriaren 2ra arte ikusi ahal izango da Eibarko (Gipuzkoa) Armagintzaren Museoan. Hasieran, irailaren 16an ixtea zen asmoa, baina antolatzaileek bi astez luzatzea erabaki dute. Donostia 2016k abian jarritako Bake-ituna proiektuaren barruan dago kokatua erakusketa, Aldiriak arloaren barruan.
↧