Izango da zer egin, ikusi eta dastatu gaur Legazpin (Gipuzkoa), Gipuzkoako Artzain Egunean. Urtero moduan, ekitaldi nagusiak honako hauek izango dira: Gipuzkoako Artzain Gaztaren Lehiaketa, artzain munduari loturiko pertsonei egingo dizkieten omenaldiak eta artzain-txakur txapelketa.
Goizean izango dira ekitaldi gehienak. 10:00etan zabalduko dira postuak, eta gazta, sagardoa eta ardi okela dastatzeko aukera izango da. Musika ere ez da faltako, Legazpiko Musika Banda arituko baita. 13:00etan, omenaldiak izango dira. Batetik, Gipuzkoako bi baserritako artzainak omenduko dituzte: Mutiloako Barnaola baserrikoak eta Urbiako Lanbieta baserrikoak. Bestetik, Ameriketan artzaintzan jardun zutenetako bi omenduko dituzte. Legazpiko Makatza baserriak ere aipamen berezia jasoko du. Baita ogibide zahar hori argazkietara eraman duen Gema Arrugaeta ordiziarrak ere.
Goizeko lehiaketetako irabazleen sari banaketarekin amaituko dira eguerdira artekoak. 14:30ean, herri bazkaria egingo dute.
Arratsaldean, ohiko moduan, artzainek eta euren txakurrek bereganatuko dute arreta: Gipuzkoako 48. Artzain-txakur Txapelketa egingo dute, 17:30ean, Urtatzako zelaietan. Bederatzi partaide arituko dira aurten lehian.
Ez da ohiko testuinguruan egingo aurten Artzain Eguna. Ardiaren Kofradia sortzeko ideiak iaz hartu zuen indarra, eguna biziberritu eta Legazpiko historiarekin eta garapenarekin lotuta dagoen ardiari gorazarre egiteko. Talde eragile bat dabil ideiari forma ematen, eta urri-azaroan egingo dute aurkezpen ofiziala. Estatutuak idatziak dituzte dagoeneko, eta helburu nagusiak finkatuak: Artzain Eguna bultzatu, arditik datozen produktuak sustatu, artzaintzaren memoria berreskuratu, Legazpiko turismoa ardiarekin lotu, eta abar.