Idazle gisa egin du bidea batik bat, baina zinemarekin lotura estua izan du beti Anjel Lertxundik. Berak zuzendu zituen bere bi nobelatan oinarrituriko bi filma: Hamaseigarrenean aidanez, (1985) eta Kareletik (1987). Euskarazko zinemak hasiberriaren lurrina zuen oraindik. Ordurako, gainera, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikide izana zen, 1983an. Aurten, Epaimahaiburu izango da Euskal Zinemaren Irizar Sarian. Maite Arroitajauregi Mursego musikaria eta Jon Garaño zinemagilea izango ditu epaimahaikide. Hiruren artean erabaki beharko dute Zinemaldiko euskal filmik onena zein den, inoizko ekoizpen kopuru handiena dagoen urtean, hain zuzen ere. Mursegok hainbat filmetarako musika konposatu du, Oskar Alegriaren Emak Bakia filmarena, Victor Iriarteren Invisible lanarena eta Asier Altunak zuzendutako Amama-rena, besteak beste. Jon Garañok Aundiya filma zuzendu berri du, Aitor Arregirekin batera; okerrik ezean, 2017an estreinatuko da.
Atzo eman zituzten aurtengo ekitaldiari buruzko azken jakinarazpenak, azken xehetasunak, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita komunikazio arduradunak, Maria Cristina hoteleko areto batean emandako prentsaurrekoan. Jakinarazi zituzten sail bakoizteko epaimahaiak nork osatu eta gidatuko dituzten, «eta baita alfonbra gorriari lustrea emateko zein aktore etorriko diren, jendeari glamour-ak ere ilusioa egiten baitio», Rebordinosek adierazi zuenez.
Sail Ofizialeko epaimahaia Bille August zinemagile danimarkar laudatuak gidatuko du. Hura izango da presidentea, eta harekin batera ariko dira lanean Anahi Berneri zinema eta antzerki gidoilari argentinarra, Bina Daigelere jantzitegi diseinatzaile alemaniarra, Esther Garcia ekoizle espainiarra, Jia Zhang-Ke zinemagile eta gidoigile txinatarra —«Asiako zinemagile prestigiozkoenetako bat», Rebordinosen hitzetan— eta Matthew Libatique zuzendari estatubatuarra —bost film egin ditu Darren Aranofskyrekin batera—. Epaimahaia osatuko duen azken kidea erabakitzeke du oraindik antolatzaile taldeak, Julie Gayet produktore eta aktore frantsesa ezin izango baita etorri azkenean, «arrazoi profesionalak direla eta».
Carlo Chatrian kazetari, idazle eta programatzaile italiarra da. Hainbat aldizkaritan dihardu kritikari lanetan, eta, 2010az geroztik, Suitzako Zinematekaren aholkularia da. Hark gidatuko du Kutxabank-Zuzendari Berriak Sariaren epaimahaia. Alboan izango ditu Pablo Alvarez ikus-entzunezko sortzaile txiletarra, Eulalia Iglesias Huix zinema kazetari eta kritikari kataluniarra, Victoria Guerra aktore portugaldarra eta Isabel Stevens idazle eta arte komisario ingelesa.
Horizontes Sariaren epaimahaiburua Inma Cuesta aktore espainiarra izango da, eta Andres Di Tella zinemagile italiarra eta Shari Frilot Sundanceko zinema jaialdiko (AEB) programatzaile eta arte komisarioa izango ditu lagun langintza horretan.
Aktore izen sonatuak
Sigourney Weaver eta Ethan Hawke Donostia saridunez eta Latinoamerikako Zinemaren Jaeger-LeCoultre saria lehenengoz jasoko duen Gael Garcia Bernalez gain, hainbat «aktore eta zuzendari sonatu, izar distiratsu» izango dira Zinemaldian irailaren 16tik aurrera, Rebordinosek atzo baieztatu zuenez. Besteak beste, Richard Gere, Monica Bellucci, Hugh Grant, Ewan McGregor, Fan Bingbing, Jennifer Connelly, Javier Bardem, Isabelle Huppert, Cynthia Nixon, Ken Watanabe, Lambert Wilson, Shailene Woodley eta Lee Yoo-Young aktoreak eta Maren Ade, Emmanuelle Bercot, Bertrand Bonello,Terence Davies, Hirokazu Koreeda, Pablo Larrain, François Ozon, Gianfranco Rosi, Oliver Stone, Bertrand Tavernier eta Paul Verhoeven zuzendariak izango dira, nor bere filmarekin.